XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EZKONTZA Garai aietan, soldaduska, al zuanak, pagatu zerbait ondotxo eta emen, Donostia'n, pasatzeko modua izaten zan.

Eta neri aitak esan zidan, sekretarioak esan ziola, bostgarren anaia nintzan ezkero, oso gutxirekin libratuko nintzala ta kuotako egin nintekela.

Eta ala egin genduan, oso gutxi pagatuz.

Baiña ortarako, instruzioak ikasi egin bear, zerbait ordainduta kuartelera joaterako; eta baita ere bi traje, bat udararako eta bestea negurako.

Mantendu ere kuarteletik kanpoan.

Gu basarri batean egon giñan, eta arratsaldeak geienean jai ematen zizkiguten eta lan asko egiten genduan basarrian.